
Urbela tailerran, eskulangintza berria eta gauregungoa gure arbasoengandik jasotako irakaskuntzak egokituz, sortzen dugu.
Urteek ematen duten esperientzia taila, arotza eta eskultura arloan eta teknika tradisionalak erabiliz, gure eskuek aritza, gaztaina, eta gerezizko piezak zizelatzen dituzte.
Bukaerako argizari eta berniz naturalak erabilzen ditugu

Bitxiontziak, ontziak, argazki markoak, errotuloak, kutxak, altzari bereziak... izan ere, dekoraziorako eta eguneroko bizitzan erabilgarri diren piezak lantzen ditugu. Azken finean geuk sortutako piezak eskulangintzaren xarma izaten dute; bakoitza bakarra eta paregabea da.
"...Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak, burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak..."