
Juan Ramón M. Brouard bere ibilbidea tailagin moduan 1994.ean hasten da.
Lehenengo bi urtetan ikasbidean taila ikastaro batzuetan parte hartzen du eta zurgintza Bilboko "Peñaskal Fundazioan" ikasten du.
1997.ean "Txirlora" aroztegian lan egiten du eta aldi berean "Onki-Xin Kultur Elkartea" eta "Anallana Akademian" zur lanketa ikastaroak ematen ditu.
Beka baten bidez 1999 eta 2000. urtean nafartar Anda anaiak tailaginekin bere jakintza finkatu egiten du.
Geroxeago, Jose Ramón Anda Goikoetxea eskultorea ezagutzen du eta urte baten zehar berarekin laguntzaile moduan lan egiten du.
Epealdi hau burutu ostean, 2001. urtean Juan Ramonek tailer propioa martxan jartzen du, URBELA.
Hortik aurrera hamaika artisau azoketan parte hartu du; hoien artean nabarmendu behar dira: Bilboko Artisau Azoka, Durangoko Euskal Denda, Getxoko Artisau Azoka, Leioako Artisau Azoka eta abar.
Aldi berean, Bilboko Udalak antolatzen duen "Kultura-Tailerrak", "La Bolsa" (Yohn Jauregia) eta Iralako Udaltegian zur lanketa arloan irakaslea da.
Gauregun artisau azoka eta erakusketan parte hartzen du.
"...Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak, burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak..."