PIEZA BATEN BURUTZAPENA
Hala edo nola, pieza baten burutzapenean urrats desberdinak nabarmenduko ditugu.
- DISEINUA
- Pausu hau funtsezkoa da, beraren arabera, pieza erakargarri eta orekaz beterik sortu daiteke.
- Piezaren funtzionalidadea kontutan hartzen eta tailerraren diseinu propioaz baliatuz zirrimarra batzuk marrazki egiten ditugu, itxura, tonua, tankera eta tailaren ezaugarriak zehaztatzeko.
- Egoera batzutan zirrimarraz aparte beharrezkoa egiten zaigu, maketa edo eredu bat (eskalan egina) sortzea.
- ZURAREN HAUTAKETA
- Zura serratokitik tailerrera oholetan moztuta ekartzen dugu gehienetan.
- Erabilenak hauxek dira: gaztainondo, aritza, intxaurrondo, gereziondo eta lizarra.
- Zur bakoitzaren ezaugarriaren arabera, egitasmoa egiteko, egokiena hautatzen dugu.
- ZURAREN PRESTAKETA
- Marrusketatu, neurritan moztu, mihiztatu,...
- LANKETA
- Pieza goiko-erliebe, azpiko-erliebe edo bolumenean zizel eta gubiaz baliatuz landu egiten dugu. Lanketa eskuz egina dago.
- LEUNKETA
- Behar ezkero gubieen urratzak ezabatzeko pieza lixatzen da, lima, arraspa eta lixapaperez baliatuz.
- TINDUAK
- Tonu zehatzak emateko intxaur margoa, ur tinduak edo olioa tinduak erabiltzen ditugu.
- BUKAERA
- Bukaera naturalekin (tailerrean bertan eginak argizari, eta olio nahasketak) pieza bukatutzat ematen dugu.
"...Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak, burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak..."